Laguntza pertsonalizatua

J’ai besoin d’être guidé(e) par des experts en création et gestion d’entreprise.

ALDATU vous propose un accompagnement sur mesure :

  • Définition de la stratégie,
  • Analyse du plan de développement,
  • Recherche de financement,
  • Choix de la structure juridique et fiscale,
  • Mise en place d’outils de suivi d’activité,
  • Gestion des ressources humaines.

ALDATU elkartea

Aldatu elkarteak Entrepresei eta Euskal Herri barnekaldeko proiektu eramaileei laguntza sarean parte hartzen du.

Sare honek, 1997an LEADER II egitarauaren kari Euskal HErri barnekaldean sortua, ondoko helburuak zituen&nbs

  • Landa eskualdeetan txertatuak diren entrepresen bakartasuna hautsi hiri handietan diren zerbitzuekiko (BAM, Paue, Bordale).
  • Lanbide eta aberastasun sortzaile diren ekintza berriak bultzatu.

Horrengatik, ALDATU elkarteak betebehar ezberdinak ditu :

  • Entrepresa sorkuntzarako proiektu eramaileei laguntza
  • Lurraldean txertattutako entrepresei laguntza
  • Bertako kolektibitateekin harremanen mantentzea

 

Eskusartze eremua

Gaur egun, Aldatu elkarteak Hazparneko herri elkargok 11 herriak estaltzen ditu :

  • Aiherra,
  • Bastida,
  • Beskoitze,
  • Donamartiri,
  • Donoztiri,
  • Hazparne,
  • Heleta,
  • Isturitze,
  • Lekorne,
  • Lekuine,
  • Makea,

Lan eremuaren zabalketarako gogoetak eramanak dira.


Proiektu eramaileei laguntza

Sortzaile edo proiektu eramaile gaztea zira ?

Zure enpresaren sorkuntzan eta kudeaketan aholkuak eskaintzeko eta entzuteko prest gaude.

Proiektu arrakastatsu bati buruz

Zure proiektuaren aitzinamendu egoera edozein izanik ere, enpresa sortu artean, diru mailako eta logistika mailako laguntza, eta laguntza teknikoa eta ekonomikoa eskaintzen dizu ALDATUk.

Horretarako, honakoa proposatzen dizuegu :

  • laguntza metodologikoa eskaintzea,
  • ikerketa baliabideak eskura ezartzea,
  • zure proiektua gauzatu artean, zurekin batera egitarau pertsonalizatu bat finkatzea.

Laguntza hori 6 ardatz handien inguruan antolatua da :

  • Proiektuaren ebaluaketa : indarrak eta ahulezien identifikatzea,
  • Produktu edota zerbitzu eskaintzaren balioestea : produktu eta zerbitzu eskaintzaren, aktibitatearen antolakuntzaren, partaideen… definizio zehatza,
  • Merkatuaren balioestea : merkatuaren definizioa, sor daitezkeen bezeroen ebaluaketa, konkurrentziaren identifikazioa, eta abar…,
  • Estrategiaren definizioa : merkatuan kokapena, (zerbitzu) produktu politika, prezio politika, merkaturatze politika…,
  • Proiektuaren finantza partea : proiektuaren egingarritasun ekonomikoaren balioestea, aurreikusitako aurrekontuaren osaketarako laguntza teknikoa, diru laguntza eta finantzamendu bilaketa, ACCRE, EDEN, BULTZA txostenak osatzeko laguntza, eta abar…,
  • Proiektuaren alderdi juridiko, sozial eta fiskalak laguntzak irauten duen denbora guztian zehar aipatuko dira : forma juridikoaren, zerga-sistemaren, gizarte estatusen eta ezkonlagunaren estatusaren hautaketa; zerga mailan hautu horiek dituzten ondorioak.

 

Laguntza prozesu guztian zehar, ALDATU enpresen laguntza zentroaren partaide sarearen gaitasunen laguntza jaso dezakezue.


Enpresaburuei laguntza

Garapen bidean diren entrepresak ahulak dira, hala nola, eguneroko kudeaketan hurbiletik segitzea eskatzen dute.

Laguntza bereizitua

Behar horri erantzuteko, Aldatuk bertako entrepresa zuzendariei laguntza metodologiko eta tekniko bat ekartzen die, ondoko punduen bidez :

  • Entrepresariari sustengu bereizitu bat, edozein arazoren aurrean (txertaketa, legedia, giza eta diru kudeaketa, diru laguntza bilaketa, txosten osatze laguntza, Emaite Berhartze, zailtasunak…)
  • Baliabide gune baten erabilpena
  • Gure sarearekin harremanetan jartzea

BULTZA ohorezko mailegua lortzen dutenek sepipen zehaztu bat eskuratzen dute.

Talde ekintzak

Aldatuk, jarraikiro, gosari lasai baten inguruan « Aldaturen goizaldeak », entrepresariei zuzenduak diren informazio bilkurak antolatzen ditu dohainik. Animatzaile gisa, entrepresa buruen galderei talde erantzun baten atxemaitea da heldburua.

Aldatuk Ordezkari Ganberen laguntzarekin talde ekintzak antolatzen ditu « Merkatagintza eta Artesautzaren Beregituraketa Ekintza »ren kari (ORAC), Errobi Aturri Ursuia Garapen Proiektu Kolektiboarentzat (PCD).

Laguntza logiztikoa

Aldatun harpidetuak diren entrepresek bertan kokatuak diren entrepresei eskainiak zitzaizkien zerbitzuak irabaz ditzazke

  • Helbidea
  • Bilkura gela baten erabilpena
  • Multimedia gunearen erabilpena
  • Kolorezko fotokopiagailuaren erabilpena

 


Lekuko elkargoekin harremanak

ALDATU enpresen laguntza zentroa lurraldearen garapen ekonomikorako proiektuaren bihotzean dago.

Euskal Herri mailan, Euskal Herria 2020 egitasmoaren karietara bultzatutako Ekonomia taldearen («  enpresen ingurumena » taldean) lanetan parte hartzen du Aldatuk.

Hazparneko Lurraldea Herri Elkargoaren mailan, lekuko hautetsiekin harreman hurbilak mantentzen ditu Aldatuk :

  • Problematika ekonomikoenganako sentsibilizazio ekintzak burutuz,
  • Enpresen hitza hautetsien belarrietara ekarriz,
  • Eramaten diren gogoetetan eta hartzen diren erabakietan parte hartuz.